XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

167 Aliterse.-. Entzun, itakarrok, esaten noatzuena, senargaiai batez be dagokiena dodan arren.

185 Eurimako.- O aiton! Biur zeure etxera, ta iragarri eiezu zeure semeai gura dozuna, ezeren kalterik izan ez dagien aurrerantzean; baiña gauza oneitan zuk baiño naikoa obeto dakit nik iragarten.

(...); batzartutako guztiai burura begira, erio-zantzu lez, euren burua ta samea erpakaz urraturik, eta eskumarantza artu eben etxeen gaiñez eta urian barrena.

Arrituta gelditu ziran bertako guztiak esandako egaztiak euren begiz ikuskatuaz, eta euren barruetan iraulten eben zer izan zeitekean jazoteko zana; ontan, Aliterse Mastorida gizaguren zarrak, bere adiñekoen artean zoriak ezagutu ta gerta-gauzak adierazten nabari zan bakarrak, ondoguraz itz-egin eutsen, esanaz:

Aundia da oneik zemaika daukien aldi ertuna, Odis ez da ba beretarrengandik urrun luzaro egongo, bear bada ostera ur dago ta eriotza ta alanbearra gertatzen dautse guztiai; eta okerra etorriko yake ausaz urrundik ikusten dan Itaka'n bizi diran askori be.

Orrela jazo aurretik, zelan itxi-azo daikeguzan bere geiegikeriok gogora daigun, edo-ta eurak eurenez itxi dagiezala, eurentzat be oba litzateke-ta.

Ez dot ba jakin bage iragarten, ondo jakiñaren gaiñean baiño; eta ziur diñotzuet, nik azaldu neutson guztia bete yako gizurenari, argibotarrak Ilion'erako ontziratu ta Odis asmotsuak be areikaz batera arako bidea artu ebanean.

Orduan esan neutson, aunitz zoritxar eroan eta bere lagunak galdu ondoren, ogeigarren urtean bere jaioterrira itzuliko zala, iñok be ezagutzeke; eta orain guztia doa bere betera.

184 Eurimako, Polipo'ren semeak erantzun eutson:

Eguzki-izpien azpian ainbat egaztik zirkin dagie, danak alan be ez dira asmakari; gugandik urrun il zan Odis, eta zu be aregaz batera galdu ba'ziña oba, arela ez zeunke esango ainbeste iragarkizun, ezta Telemako sumindua zirikatu be, bezuzaren bat etxera bialduko dautzula-ta.

Beteko da orain esango dodana: zuk, antxiñako gauza asko dazaguzun orrek, gizaseme gazteago ari zeure itzez atzipetu ta asarrean iraun daian su emon ba'dagiozu, batetik bat aundiagotu egingo da aren naigabea, aurre-esanakaitik ezingo dau ba era batera jokatu; eta zuri, o aiton!, isun edo diru-zigorra ipiñiko dautzugu ordaintzeak min emon dagitzun eta atsekabe astuna ekarri.

Neuk neuronek, zuon guztion aurrean, aolku bat emongo dautsot Telemako'ri:(...).